UPV/EHUko mugikortasun programei buruzko ekitaldia ospatu da Leioako Campusean
- HARAXE
- 1 oct 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 8 oct 2018
Ruben ARBIDE
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzako mugikortasun programen inguruko hitzaldiak eman ziren atzo goizean Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Nazioarteko Astea ospatzeko Nazioarteko Mugikortasuneko Zuzendariak, Gorka Oruetak, eta Hizkuntza Plangintzako eta Nazioartekotzeko Zuzendariak, Ainhoa Gomezek, hasiera eman zioten ekitaldiari goizeko bederatzietan. Mugikortasun programen eta hauen baldintzak Oruetaren eskura eta Hizkuntzaren mugen azalpena Gomezen eskura.

Ekitaldiaren lehenengo orduan programa motak eta helmuga desberdinak aurkeztu zituen Oruetak: Europako herrialdeak (Ingalaterra, Alemania, Grezia, Frantzia...), Latinoamerika, Korea, Japonia eta Espainiako beste probintziak. Helmuga bakoitzak bere baldintzak izango zituztela azaldu zuen Oruetak, programaren arabera, hiru hilabetetik kurtso osoko iraupeneko ikasketak gauzatu daitezke.
Helmuga bakoitzak bere hizkuntza maila eskatuko zuela argitu zuen Gorkak, geroago Ainhoa Gomezek azaldu egingo zuena. Nazioarteko mailan onartuta dagoen ingeles maila beharko da, “Cambrigde ESOL”, “TOEFL” edo “GRE” tituluak. Beste helmuga zehatzekin bere hizkuntza ofizialetan maila zehatz bat erakutsi beharko da, Italian italianoa eta Frantzian frantsesa, adibidez.
Era berean, helmugaren arabera diru laguntza desberdinak eta bakoitzaren berezitasunak azaldu zituen Gorkak: Eusko Jaurlaritza, Erasmus + eta hainbat erakundek emandako diru laguntzak (Santander eta KUTXABANK bankuak adibidez). Beka bakoitzaren berezitasuna azaldu zuen Oruetak, 300€ hilerotik 500€ko sarrera zuzenetarako bekak.
Comments