top of page

ZIBER-KAZETARITZAKO 10. KONGRESUA OSPATU DA EHU-REN ESKUTIK

Aimar ERKIAGA eta Ruben ARBIDE

Ziber-kazetaritzako 10. kongresua ospatu zen pasaden azaroaren 19 eta 20ean Bizkaia Aretoan Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, “Profesionalak eta audientziak Ekosistema Mugikorrean” izenpean. Koldobika Mesok, kongresuaren zuzendariak, eta Simón Peñak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen zuzendariak, zuzenduta, zazpi hitzaldik eta mahai inguruk osatu zuten kongresua.

​

​

 

 

 

 

 

 

 

Urte honetakoa hamargarren urte aurrena izanda kongresuaren antolatzaileek honen haziera azpimarratu nahi izan zuten, gaur egungo estatu mailako ziber-kazetaritzako bigarren kongresu garrantzitsuena dela esanez.

​

Kongresuko hitzaldi ugari munduko toki ezberdinetatik etorritako jendeak osatu zituen, eta guztiek, kazetaritza eta teknologiaren arteko harreman berriei buruz jorratu zuten. Oscar Westlund Osloko Unibertsitateko irakaslea edo Denis Renó Brasildarra dauzkagu adibide bezala, ingeleraz baita erdaraz hitzegiten. Baina bertoko jendearentzat ere egon zen lekua, mahai inguruetan euskara eta inguruko komunikabidetako kazetaritza eta marketina landuz.

​

​

 

 

 

 

 

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoa Kazetaritza, Publizitatea eta Ikus- entzunezko komunikazioko bigarren urteko ikaslez eta sektoreko adituez bete zen bi egunetan, kongresuaren garrantzia azpimarratuz eta horrelako argazkiak utziz:

​

​

​

 

 

IMG_20181120_135112_193.jpg
Ruben Arbide eta Koldo Meso
IMG-20181119-WA0020.jpg
RENO.jpg
OLATZ.jpg
Oscar Westlund
Denis Renó

Ziberkazetaritzaren Nazioarteko X. Kongresua: Hedabideetan komunitate birtualen kudeaketaren inguruko mahaingurua egin da Bilboko Bizkaia Aretoan

Aitziber GRADOS eta Xabi EALO

Komunikabideetan komunitate birtualen kudeaketaren inguruko mahaingurua egin zuten Ziberkazetaritzaren Nazioarteko X. Kongresuaren baitan. Euskal Herriko hiru hedabideetako kideak jaso zituen aipatutako mahainguruak eta Irati Agirreazkuenaga EHUko irakasleak moderatu zuen.

​

​

​

​

​

​

​

​

Ion Telleria (Naiz.eus), Beatriz Laskurain (Berria taldea) eta Irune Bañales (EiTB) izan ziren X. Ziberkazetaritza Kongresuko bigarren egunean. Naiz.eus-eko Ion Telleriak gaur egungo kontsumo ohituren dibertsifikazioaren garrantzia azpimarratu zuen: “Gurea bezalako proiektuei aukeraz beteriko eszenatoki berria irekitzen zaie”. Horrela, Naiz-en proiektu berriaren autua “ikuspegi digitaleko euskarria” sortzea eta gaur egun eskuragarri dauden “aukera informatiboak ahalik eta ondoen aprobetxatzea” lirateke Telleriaren aburuz.

​

Komunitatea sortzerako eta fake newsei aurre egiterako orduan “abantaila handia” daukatela beste hedabide batzuekiko adierazi zuen Naiz.eus-eko kazetariak: “Erronka bada komunitatea sortu eta fake newsei aurre egitea uste dut abantailaz eta egindakotik ikasita gatozela”.

​

“Sorreratik egunerokoan eta etorkizunera begira erabat komunitatean oinarritutako hedabide bat dela”, aipatu zuen Berria taldeko Beatriz Laskurainek. Eta gaineratu zuen Berriaren edukiak ixtea ez dagoela haien baloreen barruan, “Berriaren misio nagusiena hizkuntzaren normalizazioa” delako.

​

Irune Bañales eitb.eus-eko kazetariak adierazi zuen azken urteotan EiTBko erredakzio ezberdinak batzeko ahaleginetan dabiltzatela transformazio digitala burutzeko asmoz. “Azken 20 urteetan Euskal Irrati Telebistak pausuak eman ditu gaur egungo egoerara egokitzeko”, esan zuen Bañalesek.

​

​

​

​

P81120-103033.jpg
Euskal Herriko hedabideak batu zituen mahaingurua
bottom of page