Ez duzu sinestuko EHUko ikasleek GKZ fakultateko baliabideekin egiten dutena
- HARAXE
- 5 nov 2018
- 1 Min. de lectura
Jende pilaketak egoten dira astelehenetan estudioak erreserbatzeko
Aitziber GRADOS eta Ruben ARBIDE
Galdakaoko Irratia GDKOn sartu dira EHUko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko hainbat ikasle. 2017/2018 ikasturtearekin batera hasi zuten Bizkaiko eskualde honetan haien jardunaldia, eta hainbat programa sortu zituzten GKZko fakultatean dauden AudioLab estudioen erabilerari esker.
Estudioetako materialaz baliatzen dira astero haien programa grabatzeko, eta hori izaten dute lan komunikazioaren arloan ikasten dauden gazteek.
Programa grabatu ostean, edizio lanetan ere jarduten dira; emitituko diren saioak hobetzeko edo akatsak konpontzeko. Haatik, estudioetako soinu-gelari esker lokutoreen ahotsak erregulatu, audioak sartu, fondoko musika eta abar kontrolatu dezakete.
Aurreko ekintzen ondorioz asko ikasten ari dira EHUko ikasleak, eta hauek erabaki arte hori izango da haien betebehar eta aisialdian zeregina. Aritz Apraiz, GDKO irratiko zuzendariaren hitzetan: "Egunero erakusten duten ilusioaren parekoa da daukaten gaitasuna. Handiak dira eta handiagoak izango dira. Naturalki erakusten duten grina kutsakorra da".
“Estudio o es mío?”
Astero dira GKZ fakultatean estudioen erreserbagatik sortzen diren GDKOko ikasle pilaketak. Bertako estudioek erabilera librerako ordu mugatuak dituzte, EHUko Kazetaritza zein Ikus entzunezko ikasleek praktikak baitituzte gela horietan. “Astelehenetan beste ikasleekin irratiko hiru estudioak beteta egoten dira beti, gehiago beharko ziren”, esaten du Aimar Erkiagak, Haraxe eta El Hexagono programetan parte hartzen duten ikasleak. Beraz, GDKOko saioak grabatu behar dituztenek, ordutegi mugatua dute programa grabatzeko, eta ondorioz, ezinbestekoa da taldeen arteko koordinazioa eta elkartasuna.
Comentários