top of page

Mugikortasun programei buruzko hitzaldia eman dute Bizkaiko Campusean

  • Foto del escritor: HARAXE
    HARAXE
  • 1 oct 2018
  • 1 Min. de lectura

Aitziber GRADOS eta Xabi EALO



Nazioarteko astea hasi zen atzo Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Mugikortasun programei buruzko hitzaldia eman zuten bertan Gorka Oruetak eta Ainhoa Gomezek.

Hainbat norako daudela adierazi zuen Gorka Orueta UPV/EHUko nazioarteko mugikortasuneko zuzendariak, haien artean, Europako hiri gehienak, Latinoamerika, Kanada, AEB, Australia… Mugikortasuna estatuan egiteko aukera ere dagoela adierazi zuen SICUE programaren barruan.


Mugikortasunak atzerrira egitekotan, ikasleek hizkuntza agiria behar dutela nabarmendu zuen Ainhoa Gómez Hizkuntza Plangintzako eta Nazioartekotzeko Zuzendariak: “Mugikortasuna bermatzeko hizkuntza maila jakin bat izatea beharrezkoa da, eta norakoa finkatu aurretik beharrezkoak diren baldintzak zeintzuk diren argi izan behar dira”.

EHUk hiru hizkuntza-agiri eskaintzen ditu: Aptis, Cambridge eta Ielts tituluak. Azken hori, hizkuntza agiria modu “azkarrean” ateratzeko baliabidea dela adierazi zuen Gómezek. Online egin daitekeen azterketa horrek 73 euro balio duela ere esan zuen.

Mugikortasuna gauzatzeko diru-laguntzak eskatzea ere garrantzitsua dela aipatu zuen Oruetak. Eusko Jaurlaritzak eskainiko duen diru-laguntza SEPIE bekaren osagarri izango da, bien artean 330 euroko diru-laguntza osatuz. Aldi berean, Kutxabankek eta Banco Santanderrek eta Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Errektoretzak ere diru laguntzak eskainiko dituzte.

Comments


bottom of page