EHU: Invisible Express saria lortu dute bigarren mailako ikasleek
- HARAXE
- 5 nov 2018
- 1 Min. de lectura
EHUko ikasleek bakarrik hartu ahal dute lehiaketan eta aurtengo gaia “jarrera konplizeak” izan dira
Aimar ERKIAGA eta Xabi EALO
Invisible Express film laburraren lehiaketako lehenengo saria lortu dute Adur Beroitz, Aimar Erkiaga, Xabi Gomez, Amaia Rubio, Elene Sanz eta Andrea Lafuente Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek. Itzarri laburmetraiak epaileen lehenengo saria lortu du eta 1000 euroko saria eta katu beltz baten garaikurra jaso dute irabazleek.
Bilboko Azkuna Zentroan egin zen Cine Invisible festibalaren sari-banaketa galan jaso dute saria eta laburmetraiaren hainbat esparru nabarmendu dituzte Asier Hormazak eta Maribel Salas galako aurkezleek: “Laburmetraiaren mezu argia, eraldaketa, ahalduntzea, aldaketa positiboa, raparen erabilera, dantza, kantua, mezu potentziala, arreta deitzeagatik, sexu eta arraza aniztasuna erakusteagatik, euskaraz eta gaztelaniaz eginda egoteagatik, gazteen errealitatearekin konektatzeagatik”.
Gala bukatu eta gero Adur Beroitz irabazleak adierazi zuen ilusioa egin ziola saria jasotzeak, berarentzako “zerbait berria” izan zelako. Azkuna zentroko zortzigarren aretoan, handienean, egin zen gala, espero baino garrantzitsuagoa zela nabarmendu zuen Adur Beroitzek: “Espero baino show potenteagoa izan zen”.
Aurtengo edizioa Express atalaren seigarren edizioa izan da eta 24 laburmetraik hartu dute parte. Itzarrik irabazitakoaz gain publikoaren saria Consciusek irabazi zuen
Comments