Beautiful Boy filmaren buruzko prentsaurrekoa eman dute Donostiako Zinemaldian
- HARAXE
- 1 oct 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 15 oct 2018
Call me by your name-ko protagonistak eta Alabama Monroe-ko
zuzendariak indarrak batu dituzte Brat Pitten diru laguntzapean, drogen
kontrako filme bat ekoizteko
Aimar Erkiaga
Beautiful Boy film Estatubatuarren prentsaurrekoa eman zuten atzo, hilak 24, Donostiako Kursaalean 66. Zinemaldiaren barruan. Prentsaurrekoan protagonistetako batek, Timothée Chalamet-ek, eta zintaren zuzendariak, Felix Van Groeningen-ek, hartu zuten parte .
Hainbat galdera mota egin ziren 30 minutu inguru iraun zuen prentsaurrekoak. Bertan, zuzendariari eta aktoreari, filmaren arlo narratiboan buru belarri sartzen ziren galderak eta arlo teknikoan kuxkuxeatzen zituztenak egin zizkieten.

Filmean bi protagonista nagusi ditugu, alde batetik aita arduratsuaren papera beteko duen Steve Carrel aktore Kaliforniarra eta bestetik drogen mundutik ezin irtenda ibiliko den bere seme Timothée Chalamet gaztea.
Nahiz eta filmak mezu sakon bat izan drogen kontsumoaren aurka, ez du lortu ikuslearengan ondo islatzea, hau gutxi ez izanda,. Timothée Chalamet-ek adierazi zuen marihuanaren alde zegoela. Adierazpen nahikoa harrigarria zintak justu kontrakoa arrazoitu nahi duelako.
Drogen bidezko gaindosia Estatu Batuetako “hiltzaile” nagusietako bat dela adierazi zuen Chalamet-ek prentsaurrekoan, eta baita ere “buru belarri” sartu behar izan zela bere pertsonaian. Honen ondorioz 8 kilo galtzera heldu zela ere aitortu du “errealismoa” emateko.
“Torontoko Zinema Festibal Internazional” - ean (TIFF) oso kritika onak lortu eta gero Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialaren barruan lehiatuko du Groeningen-en film berriak. Nahiz eta TIFFko iritziak, ematen du pelikulak ez duela prentsa
Espainiarra hunkitzerik lortu, zeren eta ia “review” guztiek espero baino nota kaxkarragoa eman baitiete. Espainian ofizialki datorren urteko otsailaren 1ean izango da eskuragarri.
Comments